LEROY ANDERSON KONPOSITOREA
Cambridgen (Massachussets) jaiotako konpositore estatubatuarra. Cambridgeko Unibertsitatean ikasi zuen, eta geroago unibertsitate horretako banda ofizialaren zuzendari izan zen 1932tik 1935era.
Leroy Anderson konposaketa askoren egilea da, pieza txiki arin eta berritzaileak, berehala ospetsu bihurtu zirenak bere melodia kutsakor eta burutsuei esker. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:
- Jazz Pizzicato (1938)
- The Syncopated Clock (1945)
- Sleigh Ride (1948)
- Idazmakina (1950)
- Plink, Plank, Plunk! (1951)
- Blue Tango (1952)
- The First Day of Spring (1954)
- Bugler 's Holiday (1954)
- Goldilocks (1958).
Asko gustatzen zait "Idazmakina", hemen Martin Breinschmid perkusionistak Strauss festival Orchestra Viennarekin interpretatutako pieza dibertigarri honen bideoa: